Kaixo! Anje Arlanzon naiz, 20 urteko argazkilari eta bideografo Oñatiarra. Ikus-entzunezkoetan murgiltzeko lehen inspirazioa aitonaren eskutik jaso nuen, bera ere argazkilaria baitzen. Etxeko argazki zaharrak begiratuz hasi zen guztia, eta orduztik, kamera irudiak eta emozioak pizteko tresna bihurtu dira niretzat.

Gaur egun, kontzertu-argazkigintzan eta bideoklip musikaletan espezializatuta nago. Nire lanaren ardatza musikaren eta kameraren arteko elkargunean dago: une bereziak harrapatzea, soinua irudietan itzultzea eta artistaren mezua ikusleari hunkigarri helaraztea ditut helburu.

Proiektu bakoitzari dedikazio zein pasio osoz heltzen diot, eta horrek ematen dio nire lanari berezko indarra eta nortasuna.